ARRETA GOIZTIARRA

DEFINIZIOA: Arreta goiztiarra deritzo 0-6 urte bitarteko haurrei, familiari eta ingurune sozialari eskaintzen zaion esku-hartze multzoa, hauek izan ditzaketen arazoei aurre egiteko. Esku hartze hauek talde multidisziplinarraren bidez ematen dira eta hauen helburua, haurrek beren garapenean agertzen dituzten edo horiek pairatzeko izan ditzaketen arriskuei ahal bezain laister erantzutea da umeen garapen integrala eta bizitza sozial ona izaten laguntzeko.
 -NOIZ ESATEN DA HAUR BAT ARRISKUAN DAGOELA?: Haur bat arriskuan dagoela esaten da, baztertua dagoenean edota garapen integralik ez duenean, eta hau egoera desberdinengatik eman ahal da; bai ezaugarri biologioengatik eta baita baldintza sozialengatik ere. Horregatik, beharrezko da gizarte zerbitzuetan, osasun arloan, hezkuntzan lotura prebentzioak eginez… arreta goiztiar on bat egitea.
-ARRETA GOIZTIARRAREN HELBURUAK: Nahaste edota gaixotasunak dituzten edo izan ditzaketen haurrei ahalik eta baliabide gehien ematea beraien garapen integralerako; arlo sozial, familiar, eskolar eta autonomia pertsonalean.
    1. Urritasun baten efektuak murriztea.
    2. Umearen garapena hobetzea.
    3. Oztopoak saihestu eta behar espezifikoetara moldatzea.
    4. Transtorno baten efektuak saihestea.
    5. Inguruneari (familia) arreta jartzea.
    6. Haur hauek subjektu aktibo bezala kontsideratzea.
    7. Bigarren mailako defizitak ekiditu.
    8. Famili/ingurunearen beharrak asetzea.
-IRAKASLEAK BETE BEHARREKO FUNTZIOAK: Hezkuntzan zentratuz gero, irakasleak hainbat funtzio bete behar dituzte ikastetxean edo ikasgelan bertan horrelako egoeraren bat ematen dela pentsatuz gero, hala nola;

  • Behaketa: Haurren ingurunea eta lagunen arteko harremana behatzea.
  • Informazioa trukatzea: Bai beste irakasleekin eta profesionalekin, eta baita gurasoekin ere ea haur haur honek nolako jokabidea duen etxean nahiz beste irakasleekin, haurrekin…
  • Esku hartzea
  • Baliabide berriak sortu
  • Curriculumak egokitu

-ARRETA GOIZTIARRAREN PRINTZIPIOAK:

  1. Integrazioa, partaidetza eta elkarrizketa.
  2. Aukera berdinak guztientzat.
  3. Instituzioen arteko koordinazioa.
  4. Deszentralizazioa.
  5. Disziplinartekotasuna.

-ARRETA GOIZTIARRAREN ARRISKU TALDEAK:

  1. Nahaste edo ezintasun duten pertsonak
  2. Giza-ingurugiroa: inguru pobreak, guraso falta, haur abandonatuak eta ama nerabeak.
  3. Biologikoak: jaioberriak dira. Arrisku neurobiologikoak, arrisku sentsorio-bisualak eta arrisku sentsorial auditiboak.
ARRETA GOIZTIARRAREN PREBENTZIO MAILAK:
  • Lehenengo mailako prebentzioa:

-Ez dago gaixotasunik.

-Gaixo kopurua gutxitzea.

-Herritar guztiei informazio orokorra.

  • Bigarren mailako prebentzioa:
-Arrisku talde bati zuzenduta.

-Ez dago gaixotasunik.

-Gaixo kopurua gutxitzea.

  • Hirugarren mailako prebentzioa:

-Gaixotasuna dago.

-Diagnostikoa dago.

-Eragina gutxitu eta deuseztatu.


Deja un comentario