EMOZIONALKI MINDUTAKO UMEEN JOKABIDE ARRUNTAK

*Errealitatearen kontzientzia ezberdina

 

¨Izandako abandonuarengatik eragindua

¨Ez dute ikasi arau sozial eta limiteen alderdi positiboak eta negatiboak

¨Ez dute helduaren haserrea ulertzen, ez dute barne pautarik

¨Erreferentziazko pertsonen aurrean bere burua menderatzen du, bestela ez

*Auto-kontrolerako zailtasunak

 

¨Kontrola galtzen dute sarritan, bere nahiak atoan bete nahi dituztelako

¨Kanpo kontrola behar dute, eguneroko zeregin txikietarako ere

¨Beraiekin elkarbizitza oso zaila izan daiteke

¨Adinean gora doazen heinean kontrolatzeko zailtasuna handitzen da

*Aurrerapenak eta atzerakadak aldi berean. Erregresioak

 

¨Testuinguru osasuntsuetan aurrerakada handiak, eta aldi berea esparru batzuetan atzean geratzen dira. Helduek ez dute hori erraz ulertzen.

Erregresioak: txiza edo kaka berriro egitea, hitz egiteko edota arreta mantentzeko zailtasunak, haur oso txiki baten antzera jokatzea adibidez deskontrolatzerakoan

*Arreta eskatzen dute

 

¨Erdigunea izan nahi dute beti, behar hori dute

¨Ekintza behar dute une oro, heldu guztien hurbiltasuna eta arreta soziala

¨Hurbilak eta sentikorrak diren helduenganako afektu eta segurtasun handia bizi dute

*Erraz ahazten dute eta sentimenduak erreprimitzen dituzte

 

¨Sarritan esperientzietatik ezin dute ikasi, ez dute esperientzia baloratzen

¨Tristezia, mina eta haserrea ahazteko joera dute

¨Zigorretatik ikasten dute. Gatazken ondotik ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen dute

*Denbora kudeatzeko zailtasunak

 

¨Atzo, bihar eta datorren astean bezalako kontzeptuak nahasten dituzte

¨Orainean bizi dira,hori da erreala, atzokoak ez du garrantzirik, etorkizuna ohartezina da

*Plazera da iparra

 

¨Nahi dutena berehala ase behar da eta horretan saiatuko dira buru belarri, ez dute etsiko lortu arte, inpultsoak deskargatzeko ezin dute itxaron

¨Momentuko zoriontasuna da garrantzitsuena, betebeharrak gerorako

¨Dirua eskuan erretzen die, aldiz, gai dira besteei gauza asko emateko

*Frustrazioaren aurrean tolerantzia gutxi

 

¨Ez esandakoan erraza da berehalako erantzun esplosiboa, gehiegizkoa izatea, haserraldi itzela izan dezakete

*Gauzekiko atxikimendu eza

 

¨Beraiek tratatuak izan diren moduan tratatzen dituzte gauzak

¨Gauza bat asko desio arren, lortzerakoan alboratzen dute

¨Beraientzako garrantzitsua omen diren gauzak, galdu, ahaztu edota oparitzen dituzte eta gero ematen du ez zaiela inporta

¨Gauza asko apurtzen zaizkie

*Euren buruekiko irudi desegokia

 

¨Ez dira beraiez ezta besteez arduratzen

¨Asko arriskatzen dute, istripuak dituzte, askotan beraien burua zaurituz

¨Puntako sentsibilidadeak dituzte

*Gabeziak arretan, kontzentrazioan eta errendimenduan

 

¨Inseguruak dira, nerbiosoak, ez dira konstanteak eta esfortzurako zailtasunak dituzte

¨Edozein estimuluk kontzentrazioa galtzea ekartzen die eta gero ez dute errez errekuperatzen

*Arauak ez dituzte errez barneratzen

 

¨Arauak hausteko joera dute

¨Gezurra esatea edo lapurtzeak ez du zentzu moralik beraientzat, ia nahi gabe egin dezakete

*Kritikei intolerantzia

 

¨Ezin dute kritikarik onartu, ez dute auto-estimu egokia horretarako

¨Kritika ekiditeko edozein estrategia erabil dezakete

¨“harrapatzen” zaienean ematen du damutzen direla eta berriz egingo ez dutela esaten dute, baina berehala berriz egiten dute ez egiteko esan zaiena

¨Abandonuaren beldur dira, eta kritika hartzen dute aurreko pausua bezala.

*Errealitatearen zentzuaren gabezia

 

¨Errealitatea gaizki interpretatzen dute

¨Zailtasunak dituzte beraien jokabidea baloratzeko

¨Gauzen sekuentziak, erdiko pausuak ulertzeko zailtasuna

¨Fantasia eta errealitatea ezberdintzeko zailtasunak

*Ezezagunari beldurra

 

¨Erantzun gehiegizkoak gauza nimiñoen aurrean

¨Segurtasun eza eta beldurra gainditzeko zailtasun handiak, baina disimulatzeko beste irudi bat azaltzen dute: indar erakustaldiak egiten dituzte, harrotu egiten dira, boteretsuak bezala ¨gertzen dira, …

*Pertsonen manipulazioa

 

¨Besteak maneiatzeko eta dominatzeko joera

¨Egoeren lidergoa hartzeko saiakera

¨Bizitu zutena gainditzeko estrategia izan da beraientzat

¨nik maneiatzen badut, egoeraren kontrola dut eta horrela seguruagoa sentitzen naiz eta horrela ez da gauza desatseginik gertatuko” pentsatzen dute

 

 

EMOZIONALKI MINDUTAKO UMEEN ESKOLARATZEA

 

  • Behar bereziak izan ditzaketen haurrak dira, nahiz eta ez iruditu. Beste batzuekin funtzionatzen duena agian beraiekin ez. Askotan ez dira beraien beharrak egoki baloratzen. Uste da haurrak egokitu behar direla eskolara eta ez alderantziz
  • Malgutasun, denbora eta baliabide gehiago behar dira ikaste irakaste prozesuan. Irakasle gehienak galduta daude ume hauekiko.
  • Onartua, errespetatua eta balioetsia sentitu behar da. Batzuetan beraien jokabide desegokiak gaizki interpretatzen dira (“haur hau gaiztoa eta manipulatzailea da”) eta arautegia aplikatzen da
  • Euren familiei botatzen zaie errua, familia susmagarria da, inkonpetentea
  • Alderdi akademikoa ez da lehentasuna, alderdi sozioemozionala bai
  • Ez dago errezetarik denentzat, arriskatu beharra dago

 

 

 

 

Deja un comentario