NOR GARA ETA BLOGAREN ZERGATIA

Gu Mondragon Unibertsitateko ikasleak gara, eta gida hau irakasleentzat zuzendua dago. Izan ere, bertan ume batek eduki ditzakeen arazo desberdinei buruz hitz egingo dugu eta irakasleek bertan edozein kontsulta egin dezakete. Taldean asko eztabaidatu ondoren, Bloga iruditu zaigu euskarri hoberena taldeka egin beharreko gida hori bertan islatzeko, izan ere, testuaz gain, bideoak, abestiak nahiz horrelako beste edozein gehigarri anitz jarri ditzazkegu gure gida aberasteko asmoz. Honen bitartez, gure helburua irakasleek iraganean izan ditzaketen arazo horiei erantzun egoki bat ematea da. Baina hori egin aurretik kontutan izan beharreko hainbat faktore daude, hasteko, arrisku sozial nahiz biologiko horiek saihestu edo erantzun ahal izateko garrantzitsua da irakasleak behaketa sakona egitea eta egokitutako taldearen ezaugarriak ongi ezagutzea; zein den bere bizi baldintza, ingurunea, ea nolabaiteko urritasunik baduen (adimen, motore, ikusmen edo entzumen)… horrela, ikasle horiek baztertuak, etiketatuak nahiz segregatuak izatea ekidin ahalko luke. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka barrerak kenduz joango ginateke, gure begirada aldatuz eta denok berdinak garela ohartuz.