ARRISKU BIOLOGIKOAREN FAKTOREAK

ZER DA?
Haurrek beraien garapen prozesuan  (haurdunaldian, erditze momentuan edo jaio eta gero) alterazio biologiko desberdinak izan ditzakete, eta hau izanez gero, arrisku biologikoaz hitz egiten egongo ginateke.
EZAUGARRIAK
  • Haurdunaldian:
  1. Alterazio kromosomikoak ( Down Sindromea, x ahula …)
  2. Fetoaren garapenean ematen diren alterazioak: Oxigeno falta, infekzio gaitzak, Nerbio sisteman garapenean nahasteak (Ardatz bifidoa, sortzetiko malformazioak) 
Hemen eragina izan ditzaketen faktoreak: familien aurrekariak, adina, amaren osasuna, amaren elikadura, haurdunaldiaren baldintzak, sustantzia toxikoak… dira
  • Jaiotze momentuan (etapa perinatala):
Erditze momentuan sor daitezkeen oztopoak, zailtasunak edo baldintza genetikoak: pisu baxua, goiztiartasuna, garuneko odol-jarioak,traumatismoak…
  • Jaio eta gero (etapa postnatala):
Gaixotasunak, istripuak , drogak,elikadura desegokia…
  1.   1.urtean diagnostikatu daitezke garapen nahaste larrienak ( garun paralisia, adimen urritasuna, eta zentzumen urritasunak beraien forma larrietan)
  2. 2.urtean diagnostikatu daitezke erdi mailakoak eta espektro autista
  3. 2-4 urteko tarte horretan hizkuntzaren nahasteak, nahaste motore arinak…
  4.   5 urtetatik aurrera forma arinenak
ESKU HARTZEA
1.mailako prebentzioa:
  1. Osasun zerbitzuak: Planifikazio familiarra, txerto kanpainak, arrisku faktoreen inguruan informazioa…
  2. Hezkuntza Zerbitzuak: Familiari zuzendutako formazioa, hitzaldiak, etabar umeei heziketa egokia eskaintzeko.
2.mailako prebentzioa:
  • Osasun zerbitzuak:
  1.  Haurdunaldian: Horren jarraipena  analisiak, frogak  (ekografiak, amniozentesia,biopsia etabar…)
  2.  Jaiotze momentuan: zaintza intentsiboa (inkubadura, jarraipen estuagoak)
  3.  Jaio eta gero: Jarraipen pediatriakoa
  • Hezkuntza Zerbitzuak  (umea jaio eta gero):
  1.  Umeen garapen ebolutiboaren jarraipena  (Alderdi motorea, sozializazioa, hizkuntza, esku-trebetasuna, gorputz trebetasuna)
  2.  Familiekiko harremana
3.mailako prebentzioa
Behar den esku-hartzea martxan jartzea zerbitzu guztietako profesionalak parte hartuz (osasuna, gizarte zerbitzuak eta hezkuntzakoak)
—Informazio osagarria:

Deja un comentario