ENTZUMEN URRITASUNA

ZER DA?

Entzumen Urritasuna, maila askotakoa izan daiteke.Hala ere horrela definitua izan da Munduko Osasun Organizazioaren eskuz:

Ume gor bat,bere hizkuntza ikasteko oztopatzen dion entzumen zorroztasun eza duena da.Honetaz aparte,bere adinera egokituta dauden jolasak eta aktibitateak burutzeko eta eskola ikasketa orokorra aprobetxamenduz jarraitzeko zailtasunak dituena da.

Urritasun hau pairatzen duten umeen informazio iturri nagusia ikusmena bihurtzen da.

EZAUGARRIAK:

  • Informazioaren sarrera ikusmenezkoa izatea behar dute.Beraiekin entzumena ez diren beste zentzuak landu behar ditugu komunikazio eraginkorrago bat lortzeko etorkizunean.
  • Munduaren ezagupen eskaxagoa dute.Informazioa modu zuzenean jasotzeko beharra dute eta esperientzia zuzenak behar dituzte.
  • Arauak barneratzeko arazo gehiago dituzte.
  • Errealitatea ahozko hizkuntzaren bidez interpretatzeko zailtasunak.Kode linguistiko baten beharra dute.
  • Barneratzeko eta  komunikatzeko ahozko hizkuntzaz zailtasunak.Ahozko hizkuntza intentzionalki ikasi behar dute eta kode linguistikoa funtzionala izan behar da.
  • Familiaren apoio emozionalaren behar handia dute.
  • Pertsona gorren errekonozimenduan zailtasunak daude,zerbitzuen koordinazioaren beharra dute.
  • Giza testun inguruan mugitzeko komunikazio oztopoak dituzte.Ikusmenezko estimulu gehiagoren beharra.
  • Nahi dutena lortzeko besteek baina esfortzu gehiago eta handiagoa egin behar dutenez, konstantzia eta burugogorkeri handigoa izaten dute.

ESKU-HARTZEA:

Irakasle moduan,gure profila osatzeko eta entzumen urritasuna duten umeen garapena bernatzeko,zeinu hizkuntza ikastea ezin bestekoa da.Zeinu hizkuntza ezagutu eta erabiltzeaz gain oso espresiboak izan behar dute irakasleak.Kontuan izan behar da, entzumen urritasuna duten umeen  informazio iturri nagusiena ikusmena dela.Beraiek norbaiten sentimenduak ezagutzeko edota adierazi nahi duena ulertzeko ikusmena erabiltzen dute.Gure aurpegiko,begietako edota gorputzeko keinuak ulertzen dituzte eta honela gure adierazpenak ulertu ditzazkete.

Musika edota entzumenarekin  zerikusia duten aktibitateak egin ezkero,ume hauengan jarri beharko dugu atentzio gehien,beste umeak eta honek ere aktibitatea behar den bezala  burutu dezaten.Ume hauek atentu egon daitezen espresibitatea edota zeinu hiz<kuntza erabili beharko lukete irakasleek.

MATERIAL OSAGARRIA:

IMPLANTE KOKLEARRA:

Implante honek,Entzumen nerbioa estimulatzen du señal elektrikoak bidaliz.Honela burmuinak señale elektriko hauek interpreta ditzazke eta entzumenean bihurtu.

Implante Koklear bat egiteko,hauek dira bete beharreko kondizioak:

  • Entzumen urritasun bilateral sakona edota totala.
  • Entzumen protesi konbentzionalaren onura eza.
  • Pazienteak argi eduki behar du implante honek,sozialki eta pertsonalki ongi egin behar diola.

Implante hauek batzuetan arazoak eman ditzazkete,soinu gogor eta intenso asko dauden lekuetan adibidez:

  1. Denbora:Denbora behar dute entzuten dituzten soinuak interpretatzeko.
  2. Kirola:Kontu handia kolpeekin.
  3. Aeroportuak: Barneko egituran pieza metalikoak dituenez abioiaren seinaleetan ionterferitu ez dezan deskonektatu egin behar da.
  4. Froga medikuak: Resonantzia magnetikoak adibidez,Implantea puskatu dezake.

Operatu egin behar da eta 2-3 orduko operazioa da implantea kolokatzeko.

Belarri normala:

 

 

 

 

 

Implantea duen belarri bat:

 

 

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BIDEOAK:

ALFABETO ZEINU HIZKUNTZA

Deja un comentario