GARAPEN NAHASTE OROKORRAK

ZER DA?

Garapen nahaste orokorrak dituztenak ezaugarri komun eta ez komun batzuk dituzten haurrak dira, non gradu eta moldaera ezberdinak izan ditzaketen nahiz eta komunikatzeko bai berbalki eta ez berbalki eta errepikapen jokaldiak komunean izan. Garapen neurologikoan ematen den nahaste bat da hau eta honek eragin zuzena du hizkuntzaren erabileran, elkarrekintza sozialetan eta irudimenean.

Horretarako, garrantzitsua da diagnostiko goiztiar bat egitea honek abantailak besterik ez baititu tratamendu eta hezkuntza planifikazio goiztiarrean. Honez gain, familiari eta haurrari ere aholkua eta beharrezko laguntza honek ongizatea emango dietelako. Diagnostiko goiztiarrak umearen adina dela eta tratamenduak efektu hobeagoa sor dezake.

Hau aurrera eramateko, haurren elkarrekintza, imitazioa eta afektibotasuna behatzea ezinbestekoa da eta arazoak ekiditeko, ume bakoitzari behar duen atentzioa eta hezkuntza ematea, bakoitzaren garapen integrala bermatzeko eta beraien onurarako. Ikasleekin landu beharrekoak sozializatzen saiatzea, elkarrekintza, errutinak, hizkuntzaren garapena eta harremanak izango dira hala nola. Baina garrantzitsua da ere esku-hartzea ikasgela bertan egitea eskola inklusibo baten ereduekin bat egiteko.

EZAUGARRIAK

-Mehatxatuta daude argi, taktu eta zaratengatik

-Arazoak dituzte hizkuntzarekin

-Besteekin komunikatzeko arazoak dituzte

-Begietara begiratzea kostatzen zaie

-Estimuluei ez die erantzuten

-Komunikazio egoerak eragin behar dira

-Etorkizuna proiektatu behar diegu

-Ordena behar dute, piktogramen bidez adibidez

-Ez zaie gustatzen ustekabezko egoerak

-Kontzentrazio handia dute

-Karisma handia dute

-Memoria handia dute

-Ez dute besarkadei erantzuten, ez agindu eta ezta adierazpen errazei ere

-Entzuten ez duela ematen da

-Bere munduan bizi da errealitatetik at

ESKU HARTZEA
  • Errehabilitaziorako eredua: Medikuarekin batera egin beharra dago. Esku hartze hauek, sintoma patologikoen arretari zuzenduta daude.
  • Oinarrien erdialdeen eredua: Medikuan landu beharreko programa ezberdinak non psikomotorearen, komunikazioaren eta gizarte sozialeko garapena errazten den. Bertan gurasoak parte hartzen dute eta umeak egiten dituen aurre pausoak ezagutu, antzeztu, integratu eta aplikatzen dira.
  • Arreta goiztiarraren eredua hezkuntzaren eremuan: Haurrarekin bakarrik lantzen da, eta gehien bat gelaren eremuan lantzen da.
  • Etxerako arretaren eredua: Ekonomia dela eta oso gutxi lantzen da. Honek, haurraren inguru naturalean dagoeneko arreta goiztiarra lantzen dute.

  • Ordutegi zabaleko terapeutikako esku hartzearen eremua: Ez da oso ohikoa, baina hauek benetako arazoak dituzten haurrekin egite dute lan.
GARAPEN NAHASTE OROKORREKO GAIXOTASUN MOTAK 

Autismo tipikoa: autismoa duten pertsonek elkarrekintza sozialean eta komunikazioan anomaliak izaten dituzte; horretaz gain, beraien interesak oso mugatuak eta jokabideak oso errepikakorrak izaten dira.

-Elkarrekintza sozialetan nahasteak: isolamendua, besteekiko indiferentziak edo bat-bateko elkarrekintza eza ematen da nahaste hauetan. Honetaz gain, esan daiteke onartzen dituztela besteen hurbilpenak eta batzuetan, beraiek beraien kabuz bilatzen dituzte.

-Komunikazioan: Besteekin ez dira komunikatzen. Beharren bat dutenean soilik komunikatzen dira.

-Ulermen sozialean zailtasunak: Imitaziorik ez dute egiten eta egiten dutenean, imitazio horiek zentzurik gabekoak izaten dira. Rolak hartzeko modua ere, oso estereotipatua da eta enpatiarik gabe gainera.

Asperger nahastea: Nahaste hau dutenek, zailtasunak izaten dituzte harreman sozialak egiterako orduan. Hala ere, esan dezakegu kasu honetan, hizkuntza arazorik ez dela ematen. Izan ere, maila ona izaten dute arazo hau dutenek. Honetaz gain, bere garapen kognitiboa ere oso ona da. Garapen motorean ere arazorik ez dute, baina egia esan nahiko traketsak izaten dira. Azkenik, ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak izaten dituzte.

Rett Sindromea: Gaixotasun hau emakumeengan ematen da eta mutazio genetikoa da. Bizitzako lehen urteetan ez da behin betiko diagnostikorik egiten. Izan ere, diagnostikoa 4-5 urterekin egiten da. Endekapenezko nahastea da eta bere bilakaerak honelako ezaugarriak izaten ditu.

Endekapenezko nahasteetan, garapen arrunta ematen da haurdunaldian eta jaio eta hilabete batzuetara. Hala ere bere buru hezurraren hazkuntza geldoa egiten da 5. hilabetetik aurrera. 6. Hilabetetik aurrera berriz, komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira. Azkenik Sindrome hau duten emakumeak, esku eta oinak oso txikiak, ataxia martxan eta atzerapen psikomotorea izaten dute.

Haurtzaroko Nahaste Desintegratzailea: Nahaste hau bi urtetik aurrera ematen da. Lehen urteetan garapen arrunta eman arren, denborarekin galdu egiten ditu eskuratutako trebetasunak. Esaterako, komunikazioan, garapen psikomotorean eta harreman sozialean.

Deja un comentario